
Elgoibar
Morkaikok mendia eta sagardotegia uztartuko dituen txangoa antolatu du otsailaren 22rakoSecciones
Servicios
Destacamos
Elgoibar
Morkaikok mendia eta sagardotegia uztartuko dituen txangoa antolatu du otsailaren 22rakoJabi Leon
elgoibar.
Martes, 14 de enero 2025, 20:20
Elgoibarko Morkaiko mendizale elkarteak mendia eta sagardotegia uztartuko dituen txangoa antolatu du otsailaren 22rako Eibarko Klub Deportiboarekin elkarlanean.
Irteera honetan parte hartzera animatzen direnek Murumendi mendia (861 metro) igoko dute, Mandubia eta Legorreta lotuko dituen 17,5 kilometroko ibilbidea eginez (desnibel positiboa 495 metrokoa da eta ibilaldian zehar Trikuaztiko trikuharria, San Gregorio ermita, Larrarteko lepoa, Mari koba, Damazulo edota Basagain tumuloa pasako dira).
Ibilaldia egin ondoren, mendizaleek Legorretako Begiristain sagardotegian bazkalduko dute eta 18:00ak aldera hasiko dute Elgoibarrera bueltatzeko bidaia.
Prezioa (autobusa eta sagardotegian bazkaria barne) 65 eurokoa da (55 euro Morkaiko eta Eibarko Klub Deportiboko bazkideentzat) eta parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena Elgoibar eta Eibarko mendi taldeen web guneen bitartez.
Autobusa 08:00etan irtengo da Eibarko Ego Gain geltokitik eta elgoibartarrek 08:15ean hartu ahalko dute, Guass diskoteka zegoen lekuan dagoen geralekuan (Mendaroko norantzan).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.