Luis Mari Zalduak 'Erroma Euskal Herrian' hitzaldi zikloa itxiko du hilaren 18an

Luis Mari Zaldua. /  DV
Luis Mari Zaldua. / DV

A.Z.ELGOIBAR.

Erroma Euskal Herrian hitzaldi-zikloaren hirugarren eta azken hitzaldia Kultur Etxeko hitzaldi gelan ospatuko da irailak 18an, 19.00retan. Luis Mari Zaldua mintzatuko da gai honi buruz, epigrafiaren eta toponimiaren arloko zenbait datutan oinarrituta, aldeko eta kontrako argudioak azalduz, jendeak oinarrizko informazioa jaso eta bakoitzak bere iritzia osa dezan. Zalduak euskalduntze berantiarraren teoria noizkoa den eta zertan datzan azalduko du ere Kultur Etxean eskainiko duen hitzaldian.

Luis Mari Zaldua (Urnieta, 1965) Euskal Filologian lizen-tziaduna eta Hizkuntzan eta Hizkuntzalaritzan doktorea da. Euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiko onomastika ba-tzordeko kidea ere bada. Hainbat liburu, artikulu eta mapa argitaratu ditu. Erroma Euskal Herrian hitzaldi-zikloa Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.