Elgoibar
Liburutegiak 0-1 urteko haurtxoei zuzendutako irakurketa kluba familian antolatu du martxorakoSecciones
Servicios
Destacamos
Elgoibar
Liburutegiak 0-1 urteko haurtxoei zuzendutako irakurketa kluba familian antolatu du martxorakoJabi Leon
ELGOIBAR.
Martes, 25 de febrero 2025, 20:25
Gotzon Garate Udal Liburutegiak 0-1 urteko haurrei eta beraien guraso edo zaintzaileei zuzenduta dagoen Azalerako Ipuinak irakurketa kluba familian antolatu du, 2025erako irakurketa sustatzeko kanpainaren baitan.
Irakurketa kluba familian ekimenaren saioa datorren martxoaren 6an egingo da (17:00etan), Udal Liburutegian bertan eta Saroa Bikandi dinamizatzailearen gidaritzapean.
Liburutegitik jakinarazi dutenez, jolaserako proposamena da. Izan ere, «ahozko tradiziotik eta haur literaturatik jasotako kantu, olerki, hitz-joko eta ipuin laburrak, musika eta soinu tresnekin uztartu ditugu».
Antolatutako saioan «entzumena, ikusmena, usaimena, dastamena eta azalaren kontaktua erabiliz, giro lasai eta xamur bat sortzeko giltzak emango dira».
Plaza mugatuak direnez, parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena. Horretarako 943 743 525 telefono zenbakira dei egin edo liburutegia@elgoibar.eus helbidera idatz daiteke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.