Borrar
Elgoibar Ikastolako komunitatea prest dago festarako. FÉLIX MORQUECHO
'Salto-saltoka'

Kilometroak jaiak Elgoibar hartuko du egun osoz

'Salto-saltoka' lelopean, Gipuzkoako ikastolen aldeko festak 49. edizioa ospatuko du egun osoko egitarau betearekin

A. Urbieta

Igandea, 5 urria 2025, 02:00

Comenta

Atzera kontaketa amaituta, gaur hartuko du Elgoibarrek Gipuzkoako Ikastolen aldeko festa handia, egun osorako prestatu duten egitarau betearekin. Iaz Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoen eskutik lekukoa jaso zuenetik, buru-belarri lanean aritu da Elgoibar Ikastola osatzen duen komunitatea Kilometroak jaiaren 49. ekitaldia behar bezala ospatzeko. Dena behar bezala ateratzeko, gainera, 1.100 bolondres arituko dira lanean. Hala, eguraldia aldeko izatea baino ez da geratzen.

'Salto-saltoka' lelopean, adin guztiei begirako egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Duela 29 urte ez bezala (orduan antolatu zen ikastolen jaia Elgoibarren lehen aldiz) 2025eko KMK jaia herrigunean ospatuko da: hiru gune eta azpigune bat izango dira, esan bezala, adin guztietara zuzendutako ekintzekin eta ikuskizunekin: Ikastola, Aita Agirre plaza, Kalengoen plaza eta B. Ezenarro kalea. Era berean, «gazteentzat erronka probak izango dira herri osoan zehar, txikientzat egur jolasak, puzgarriak, tailerrak, eskulanak, magoak, txarangak, elektrotxarangak, erraldoiak eta, nola ez, hainbat musika taldek kontzertuak eskainiko dituzte».

Datuak

  • Herrigunean Ikastola, Aita Agirre plaza, Kalengoen plaza eta B. Ezenarro kalea izango dira festa guneak.

  • Jan-edana Hainbat gune egongo dira hornitzeko eta ikastolako frontoian 450 lagunentzako jangela egokituko da.

  • Garraio publikoa Tren eta autobus bereziak jarriko dira, baina autoan joango direnentzat sei aparkaleku izango dira.

Jan-edanarekin hornitzeko guneak ere ez dira faltako eta ikastolako frontoian 450 lagunentzako jangela egokituko da: helduentzat, paella eta oilaskoarekin osatutako menua eskainiko da, 18 eurotan; eta haurrentzat makarroiak eta oilaskoa, 12 eurotan.

Festa goizeko 9etan abiatuko da Ikastola gunean Ikastolako txarangaren dianarekin. Hantxe burutuko da, baita ere, jaiari hasiera ofiziala emango dion irekiera ekitaldia 10:00etan. Omenaldiak, berriz, Aita Agirre kulturgunean eskainiko dira (11:30ean). Ikastolak festa baliatuko du Aubixa baserrian urte luzez lanean aritu den Maritxu Loiola eta Aspanogi elkartea omentzeko. «Bizitza osoa euskararen zerbitzura emateagatik» egingo diote omenaldia Maritxuri: «Elgoibar Ikastolaren sorrera amestu zutenek 1962an zuten helburu bera islatzen du Aubixa baserriak: euskararen berpizkundea, arnasa eta bizia; elkarlana eta konpromisoa; ilusioz pentsatutako eta bihotzez gauzatutako proiektuak. Eta hori guztia, irribarre batekin».

Minbizidun haurrei eta haien familiei laguntzen aritzen den Aspanogik ere jasoko du merezitako errekozimendua, bere 30. urteurrenean: «1996tik, elkarte honek ez du bakarrik laguntza praktikoa eskaini: maitasuna, babesa eta indarra ere eman ditu».

Gaur Elgoibarrera hurbiltzeko garraio publikoa erabiltzeko eskaera luzatu dute antolatzaileek, tren eta autobus bereziak jarriko baitira. Dena den, autoan joan beharrean direnentzat sei aparkaleku izango dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kilometroak jaiak Elgoibar hartuko du egun osoz

Kilometroak jaiak Elgoibar hartuko du egun osoz