Elgoibar
Kilometroak 2025eko biodeoklipa eta abestia aurkeztu ditu Elgoibar Ikastolak
Secciones
Servicios
Destacamos
Elgoibar
Kilometroak 2025eko biodeoklipa eta abestia aurkeztu ditu Elgoibar IkastolakElgoibarko herriak Gipuzkoako Ikastolen aldeko Kilometroak jaia hartuko du datorren urriaren 5ean.
Hori dela eta, esan beharrik ez dago Elgoibar Ikastolak hilabeteak daramatzala festa egun handi hori behar bezala ospatzeko prestaketa lanetan.
Antolakuntza taldeak iazko azaroaren 28an aurkeztu zituen festaren leloa ('Salto-saltoka), irudia eta helburuak; eta joan den larunbatean Ikastolaren Eguna baliatu zuen Kilometroak 2025eko abestia eta bideoklipa herritarren aurrean aurkezteko.
Festaren kantuaren izena 'Elkarrekin salto euskarara' da eta letra Eneko Beretxinaga soraluzetarrak sortu du. Musika, berriz, Aitor Nova musikari elgoibartarrak jarri dio; eta bideoklipa Jone Arriola zinemagile elgoibartarrak zuzendu du. Ikusentzunezkorako grabaketa lanak Azpeitiko Kulturaz kooperatibako teknikariekin egin zituzten; eta grabaketa horretan Ikastolako komunitateko ehun lagun baino gehiago aritu ziren parte hartzen.
Elgoibar Ikastolak joan den larunbatean aurkeztu zuen Kilometroak 2025eko festaren bideoklipa, ikastetxean bertan.
Ikastolak gela bat egokitu zuen bideoklipa proiektatzeko eta Ikastolaren Egunaz gozatzera bertaratu zirenek lan hori ikusteko aukera izan zuten, 11:00etatik bazkalordura arte (hamar minuturo proiektatu zuten bideoklipa).
Arratsaldean, berriz, Kilometroak 2025eko abestia herritarren aurrean aurkezteko unea izan zen.
Hitzordua 19:00etan ezarrita zegoen eta ordu hori ailegau aurretik Maalako parkea jendez gainezka zegoen.
'Elkarrekin salto euskarara' kantua Elkar estudioan grabatu zuten eta larunbateko zuzeneko aurkezpenerako lan honetan aritu diren herriko musikariak igo ziren oholtzara: Ruben Irigoien, Patxi Zabaleta, Andoni Mujika, Ane Iñigez, Alaitz Almortza, Andoni Riaño eta Aitor Nova.
Ahotsa Ainhize Beristainek jarri zuen eta Olatz Makazaga, Maddi Arrieta, Maialen Etxeberria eta Noemi Araujo koruak egiten aritu ziren. Nola ez, Ikastolako umeak ere izan ziren kantuan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.