Elgoibar
Jasone Osoro idazleak eskuratuko du Berdintasunaren aldeko IV. Lila SariaSaria emateko ekitaldia Lila Emakumeen Etxean egingo da irailaren 18an eta herritar guztiek izango dute bertaratzeko aukera
Jabi Leon
ELGOIBAR.
Jueves, 11 de septiembre 2025, 20:43
Elgoibarko Udalak jakinarazi du Jasone Osoro Igartua herriko idazleak eskuratuko duela emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egindako lana errekonozitzeko emango duen IV. Lila Saria.
Publicidad
Aurtengo deialdira bost hautagaitza aurkeztu dituzte herritarrek edota herriko eragileek. Horietako lau taldeak izan dira eta bestea Jasone Osororena.
Azkenean, epaimahaiko kideek IV. Lila saria idazleari ematea erabaki dute.
Garawi Cejota aktoreak 'Jaiaren Erregina. Iruzurgilearen show-a' umorezko bakarrizketa eskainiko du Lilan
Udalaren Berdintasun sailetik nabarmendu dutenez «Euskal literaturan eta kulturan erreferentea da Jasone Osoro»; eta bere ibilbidean «erotika edota amatasuna bezalako gairi buruz idaztera ausartu da, betiere ikuspegi feminista batetik».
Era berean, Udaletik azpimarratzen dute Jasonek etengabe uzten duela agerian bere begirada feminista hori, «ematen dituen ikastaroetan, parte hartzen duen epaimahaietan egiten dituen balorazioetan, erakunde profesional desberdinak ordezkatu dituenean eta eleberriak edota ipuinak sortzen dituenean».
Lila Sarien epaimahaiak azaldutakoari eutsiz, «arrazoi horiengatik erabaki da, besteak beste, Jasone Osororen ibilbidea aurten jasotako bost hautagaitzaren artetik aitortzea».
Hilaren 18an, ekitaldi irekia
Elgoibarko Udalak hilaren 18an banatuko du IV. Lila Saria, Lila Emakumeen Etxearen laugarren urteurrena ospatzeko egingo den ekitaldiaren baitan. Sari banaketa 18:00etan egingo da eta ekitaldia herritar guztien partaidetzari egongo da. Udalaren Berdintasun sailetik aurreratu dutenez, 2025eko Lila saria banatu ondoren Garawi Cejota aktorearen 'Jaiaren Erregina. Iruzurgilearen show-a' ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango da Emakumeen Etxean.
Publicidad
Umorezko bakarrizketa feminista horretan, herri bateko festetan bere bandarekin batera jo behar zuen musikari bat bakarrik iristen da eszenatokira.
«Barre eta gogoeta artean, protagonistak artista gisa duen esperientzian murgilduko gaitu, ikuskizun munduan bereziki emakumeei eragiten dien lan prekarietateari aurre eginez», azaldu dute Udaletik.
Gainera, bere irudimenaren bidez, Garawi Cejota aktoreak «jai herrikoietan zereginen banaketa desorekatua zalantzan jartzen du eta genero rol bidegabeak betikotzen dituzten eredu tradizionalei kritika garratza egiten die».
Publicidad
Elgoibarko Udalak belaunaldi ezberdineko herritarrak gonbidatu nahi ditu Jasone Osoro idazleari IV. Lila Saria emateko eta Emakumeen Etxearen laugarren urteurrena ospatzeko hilaren 18an egingo den ekitaldira bertaratzeko. Aurreko urteotan bezala, sarrera librea izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión