Elgoibar

'Iraultza neolitikoa' hitzaldiak 'Mitoak eta historia' zikloari amaiera emango dio datorren ostegunean

Jabi Leon

elgoibar.

Lunes, 22 de septiembre 2025, 20:23

Illunberri Achademiak eta Elgoibarko Izarra elkarteak Udalaren laguntzarekin 2025erako antolatu duten 'Mitoak eta historia' zikloa amaitzear da.

Publicidad

Izan ere, joan den maiatzean abiatu zuten egitaraua aste honetan bertan borobilduko da, Ikerbasque fundazioko ikerlaria den Amaia Arranz Otaegi historialari eta arkeologoak ostegunean eskainiko duen 'Iraultza neolitikoa' izeneko hitzaldiarekin.

Emanaldi hori 19:00etan hasiko da Aita Agirre kulturguneko areto nagusian eta, beti bezala, gaian interesa duten herritar guztiek izango dute bertaratzeko aukera (sarrera librea da).

Osteguneko hitzaldia

'Mitoak eta historia' zikloaren antolatzaileek Amaia Arranzek ostegunean eskainiko duen hitzaldiari buruzko zertzelada batzuk eman dituzte ezagutzera. Beraien esanetan, «Paleolitikotik neolitikora jauzia, gizateriaren historian izan den iraultza handiena kontsideratzen da».

Hala, 'Iraultza neolitiko' dermioak gizakia ehiztari-biltzaile izatetik laborari-abeltzain izatera iragaten deneko aldaketa multzoari egiten dio erreferentzia.

«Sedentarizazioa eta lehen hiriguneen sorrera; jabego pribatuaren agertzea; gizatalde komunitarioetatik familia nuklear patriarkaletara iragatea;... ustez, gizakia laborari egitearekin batera, eta laborari egitearen ondorio dira», aurreratu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad