Elgoibar
Ikastolak berritasunez betetako XXV. Pilota Eguna antolatu du larunbateanIkastola, Sigma eta Kalegoen plazako frontoietan izango da
Jabi Leon
elgoibar.
Miércoles, 5 de marzo 2025, 20:47
Elgoibar Ikastolak kirol jarduerak bultzatzeko urtero antolatzen duen Pilota Egunaren edizio berri bat ospatuko da datorren larunbatean.
Aurtengoa XXV. Pilota Eguna izango da, eta urrian Gipuzkoako Ikastolen aldeko Kilometroak festa Elgoibarren ospatuko dela kontuan izanda, inoiz baino bereziagoa izango da. Izan ere, larunbaterako prestatutako egitaraua berrikuntzaz beteta dator.
Ikastolatik jakinarazi dutenez, aurtengo Pilota Eguneko programa 9.00etan abiatuko da, Sigma, Kalegoen plaza eta Ikastolako frontoietan esku pilotaz gozatzeko adin desberdinetako ikasleentzat egongo diren jolasekin.
Horren ondoren (10.30ean) ohiko finalak izango dira eta bertan Ikastolako 6 eta 16 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute. Finalen bitartean, Ikastolako ikasleek pilotak egiteko tailerra eskainiko dute eta Otero pilotagileak piloten salmenta postua ere jarriko du.
Sari banaketaren ostean, helduen unea iritsiko da eta 'barruak' egingo dituzte. Eta jardunaldiari amaiera borobila emateko, Ikastolak goizean zehar esku pilota munduko produktuen tonbolan saldutako tiketen zozketak egingo ditu: pilotarien kamisetak, pilotariek sinatutako pilotak, eskumuturrekoak, pilotak...
Eguraldi ona izanez gero ekitaldi hauek Kalegoen plazako frontoian ospatuko dira. Eguraldi txarra egingo balu, berriz, Ikastolako frontoian izango dira.
Ikastolak herritar guztiak animatu nahi ditu XXV. Pilota Egunaz gozatzera gerturatzeko.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.