Elgoibar
Herritarrak burdinari buruzko argazki lehiaketan parte hartzera gonbidatu dituzteJ. L.
elgoibar.
Miércoles, 21 de mayo 2025, 20:33
Pirinioetako Burdinaren Bidea sustatzen duen elkarteko kidea den Elgoibarko Makina-Erremintaren Museoak Debabarreneko herritarrak animatu nahi ditu elkarteak antolatu duen 'Burdin arkitektura / Burdina arkitekturan' argazki lehiaketaren bigarren edizioan parte hartzera.
Sariketa honek «Pirinioetako Burdinaren Bidea Europako Ibilbideko ondare siderurgikoaren ezagutza sustatzea» du helburu, baita herritarren artean sormena eta elkar banatzea sustatzea ere. Argazki guztiak Pirinioetako Burdinaren Bideko baliabideetako batean egin behar dira (zerrenda https://pirinioetakoburdinanbildea.eus helbidean ikusgai dago).
Lehiaketan parte hartzeko, izena eman eta argazkiak modu digitalean bidali behar dira, hilaren 31ko 22:00ak baino lehen, pirinioetakoburdinanbildea. eus webgunera.
Sariketa herritar guztien partaidetzari irekita dago eta epaimahaiak hiru sari emango ditu. Irabazleak, «hoteleko bi gau, pentsio erdiko erregimenean, eta museo eta instalazio kulturaletarako sarrerak, hiru lagunentzat» jasoko ditu, bigarrenak 400 euroko balioa duen argazki-materiala eta hirugarrenak 300 euroko balioa duen materiala. Era berean, aurkeztutako 12 argazki onenak aldi baterako erakusketa ibiltari batean jarriko dira ikusgai.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.