Borrar

Elgoibar

Haur eta nerabeen gurasoak trebatzeko saioa izango da hilaren 18an Kultur Etxean

J. L.

elgoibar.

Ostirala, 14 azaroa 2025, 19:58

Comenta

Elgoibarko guraso, tutore eta hezitzaileek Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatzen duten 'Treba Gurasoak' egitasmoaren saio berri batean parte hartzeko aukera izango dute datorren asteartean, hilaren 18an, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

Saio berri hau 17:30ean hasiko da eta 'Seme-alaben autoestimua elikatzen' izenburupean burutuko da, haur eta nerabeen hezkuntzan aditua den Nerea Mendizabalen gidaritzapean.

Udaletik aurreratu dutenez, datorren asteko saioa euskaraz izango da eta partaidetza doanekoa. Hori bai, bertaratzeko interesa duten guztiek aurrez eman behar dute izena, Gipuzkoa.eus web gunearen bitartez.

Helburu ezberdinak

Nerea Mendizabal, komunikazio ez bortitzeko trebatzailea, psikopedagogoa eta Gizarte Hezkuntzan diplomatua da eta datorren asteartean Elgoibarren dinamizatuko duen 'Seme-alaben autoestimua elikatzen' saioarekin ondorengo helburuak bete nahi ditu: «Seme-alaben autoestimuaren eraikuntza prozesuan gurasook dugun eraginaz jabetzea; seme-alabek, beraiengan duten irudian lagungarri izango diren helduon jarrera eta baliabideak ezagutzea; eta haur eta gazteen esentzian dagoen edertasuna deskubritzeko gakoak ematea».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haur eta nerabeen gurasoak trebatzeko saioa izango da hilaren 18an Kultur Etxean