Elgoibar
Haur eta gazteek 31ra arte dute Orri-markagailuen lehiaketan parte hartzeko aukeraJ. L.
elgoibar.
Lunes, 20 de enero 2025, 20:29
Herrian erroldaduta dauden edo ikasten duten haur eta gazteek Gotzon Garate udal liburutegiak antolatu duen VIII. Orri-markagailuen lehiaketan parte hartzeko aukera dute oraindik (lanak aurkezteko epea hilaren 31ra arte dago irekita).
Aurtengo sariketaren gaia 'Bruna, gure laguna' da eta antolatzaileek bi maila bereiztu dituzte: LH5era artekoena (barne) eta LH6tik aurrerakoena.
Lan guztiek 210 milimetroko luzera eta 50 milimetroko zabalera izan beharko dute. Irudia, berriz, paperean edo pdf formatuan entregatu beharko da liburutegian edo liburutegia@elgoibar.eus helbidera bidalita. Maila bakoitzeko irabazleak 150 euroko erosketa-balea jasoko du eta lan sarituak Liburutegiaren 2025eko orri markagailuan agertuko dira.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.