
Elgoibar
Gipuzkoako nafar gazteluei buruzko hitzaldi batek irekiko du 'Mitoaren eta historiaren arteko ur nahasietan' zikloaSecciones
Servicios
Destacamos
Elgoibar
Gipuzkoako nafar gazteluei buruzko hitzaldi batek irekiko du 'Mitoaren eta historiaren arteko ur nahasietan' zikloaJ.LEON
elgoibar.
Sábado, 3 de mayo 2025, 21:30
Herritarrek Ilumberri Achademiak Elgoibarko Izarra elkartearen eta Udalaren laguntzarekin antolatzen duen hitzaldi ziklo berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute datorren astetik aurrera.
Guztira hiru hitzaldi eskainiko dira aurtengo zikloaren baitan. Aurreneko biak hilabete honetan egingo dira eta azkena irailean. Saioak 19:00etan hasiko dira Aita Agirre kulturguneko areto nagusian eta sarrera librea izango da.
Edonola ere, aurtengo historia zikloa 'Mitoaren eta historiaren arteko ur nahasietan' izenburupean egingo da eta hori abiatzeko Andoni Larrañaga eta Ander Errasti historialariek 'Gipuzkoako nafar gazteluak: Elosuko kasua aztergai' izeneko hitzaldia eskainiko dute datorren ostegunean, maiatzaren 8an.
'Mitoaren eta historiaren arteko ur nahasietan' zikloak maiatzaren 13an izango du jarraipena, Cira Crespok eskainiko duen bigarren hitzaldiarekin. Egun horretan hizlariak 'Euskal matriarkatua'-ren gaia jorratuko du Aita Agirre kulturguneko aretora bertaratzen diren herritarren aurrean.
Ilumberri Achademiak bultzatutako aurtengo historia zikloa borobiltzeko hirugarren hitzaldi bat izango da udako oporraldiaren bueltan, irailaren 25ean, hain zuzen ere. Egun horretan Amaia Arranz arituko da hizlari lanetan eta 'Iraultza neolitikoa' gaia aztertuko du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.