Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Elgoibar

Euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko VIII. Idazlan lehiaketa abiatu du Udalak

J. L.

elgoibar.

Viernes, 24 de enero 2025, 20:04

Elgoibarko Udalak 8 eta 18 urte bitarteko haur, nerabe eta gazteei zuzendutako VII. Idazlan lehiaketa antolatu du, beti ere, «herriko ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko» helburu nagusiarekin.

Aurreko edizioetan bezala, aurtengo idazlan sariketaren gaia librea izango da baina lanak «euskaraz idatzitakoak, jatorrizkoak eta aurrez saritu eta argitaratu gabeak» izan behar dira.

Parte-hartzaileek ikastetxeetako ikasgeletan aurkeztu behar dituzte idazlanak eta horretarako azken eguna martxoaren 11a izango da.

Elgoibartik kanpoko ikastetxeetan ikasten ari diren herriko ikasleek, berriz, zuzenean entregatu beharko dituzte lanak Santa Ana kalean dagoen Herritarren Arretarako Zerbitzuan (7:30etik 15:30era bitartean).

Edonola ere, lanak A4 neurrian, orriaren alde batetik idatzita eta ordenagailuz aurkeztu beharko dira. Hori bai, LH3 eta LH4 mailetako ikasleek idazlanak eskuz aurkezteko aukera ere izango dute.

Sariei dagokionez, adinaren arabera antolatutako talde ezberdinetako lan onenen egileek herriko dendetan erabiltzeko 50 eta 120 euro bitarteko bonoak eskuratuko dituzte.

Lehiaketaren inguruko informazio gehiago nahi duenak euskara@elgoibar.eus helbidera idatzi edo 943 744 366 zenbakira dei egin dezake.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko VIII. Idazlan lehiaketa abiatu du Udalak