Eskolako Agenda 21ko pleno txikia, asteartean Elgoibarko Udaletxean

Pleno txikia. /  AITOR
Pleno txikia. / AITOR

A.Z. ELGOIBAR.

Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan, Elgoibarko ikasleak udal ordezkariekin bilduko dira datorren asteartean, maiatzaren 7an, 11.00etan, ikasturtean zehar landutakoaren berri emateko, baita euren eskaera eta proposamenak luzatzeko ere. Aurtengo ikasturtean hondakinen gaia landu dute Debabarreneko ikasleek. Egitasmo hau aurrera eramateko, ohi bezala, ikastetxeek Udalaren, Ingurugelaren eta Debegesa garapen agentziaren laguntza izan dute. Halaber, Eusko Jaurlaritzak diruz lagun-tzen du egitasmoa.

Urtean zehar hondakinen gaia lantzeko hainbat ekintza burutu dituzte ikastetxeetan. Helburua izan da sortzen ditugun hondakinei buruz haur eta gazteen artean gogoeta eta kontzientzia piztea, Debabarreneko azpiegiturak eta hondakinen kudeaketa ezagutaraztea eta ingurunearekiko errespetua sustatzea, hondakinak murriztuz, berrerabiliz eta birziklatuz.