Borrar
Lehiaketan saritutako haurrak eta gaztetxoak Udaleko ordezkariekin eta epaimahaikideekin. ASKASIBAR/UDALA
Epaimahaiak idazlan lehiaketara aurkeztutako lanen «originaltasuna eta aniztasuna» nabarmendu ditu

Elgoibar

Epaimahaiak idazlan lehiaketara aurkeztutako lanen «originaltasuna eta aniztasuna» nabarmendu ditu

160 lan aurkeztu dira guztira Elgoibarko ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea helburu duen VIII. Idazlan lehiaketara, eta 26 izan dira sarituak

Jabi Leon

Elgoibar

Jueves, 8 de mayo 2025, 20:11

Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara eta Gazteria eta Hezkuntza sailen bitartez antolatutako VIII. Idazlan lehiaketaren sariak banatu zituen joan den asteazkenean jendez gainezka egon zen Aita Agirre kulturguneko areto nagusian.

Herriko 8 eta 18 urte bitarteko haur, nerabe eta gazteei zuzenduta, Elgoibarko Idazlan lehiaketaren helburu nagusia da «herriko ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea», eta antolatzaileak «oso gustura» geratu dira aurtengo edizioak eman duenarekin.

Izan ere, VIII. lehiaketara 160 istorio aurkeztu dira guztira, eta horietako 26 izan dira sarituak. Sari banaketa ekitaldia abiatzeko, Maialen Gurrutxaga alkateak sarituak zoriondu zituen eta epaimahaiak egindako lana eskertu zuen, baita ikastetxeek egindako lana ere. Jarraian, epaimahaia osatzen duten Jasone Osoro, Jon Eugi eta Iñigo Otaño herriko literaturzaleek eta idazleek hartu zuten hitza.

Epaimahaikideek haien poza agertu zuten aurten izandako parte-hartze handiarekin. Haien ustetan, «oso garrantzitsua da Udalak idazteko zaletasuna bultza-tzeko eta saritzeko egiten duen ahalegina, baina jendearengana iristeko ezinbestekoa da guztien elkarlana. Beharrezkoa da komunikabideek lehiaketari buruzko informazioa zabaltzea eta irakasleek ikasleei lehiaketaren berri garaiz ematea eta lehiaketan parte hartzeko erraztasunak ematea, oinarriak azalduz, parte-hartzera gonbidatuz...». Epaimahaiak originaltasunaren aldeko apustua egin izan du beti, eta, esan beharra dago, aurten aniztasun handia izan dela. «Oso gutxi izan dira errepikatu diren gaiak. Partaideek originaltasuna bilatzeko saiakera berezia egin dute, eta ondo landu eta idatzitako istorio ederrak ere aurkeztu dira aurtengo ediziora».

Bestalde, imaginazioaren haritik, epaimahaiak aurten adimen artifizialaren gaia aipatu du. Mahaikideak ohartu dira partaide gutxi batzuek adimen artifiziala erabili dutela ipuina idazteko eta istorio horiek baztertu egin dituzte; izan ere, «sorkuntzaren oinarria irudimena da, eta adimen artifiziala erabiltzeak irudimena galtzea ekar dezake».

Edonola ere, epaimahaia pozik agertu zen jasotako ipuinekin, bai kopuruari, bai kalitateari dagokionez; eta parte-hartzaile guztiak zoriondu zituzten, bereziki, sariren bat lortu dutenak.

Amaitzeko, udal ordezkariek eta epaimahikideek sarituen berri eman zuten, eta euren saria jaso zuten: Txankakuako dendetan erabiltzeko erosketa bonua eta Pitxintxun euskarazko liburu bat eskuratzeko bonua.

26 sarituen izen-abizenak

VIII. Idazlan Lehiaketan saritutako haur eta gaztetxoak ondorengoak izan dira: A taldean, Iker Postigo, Joaquín Pesle, Alma Rescalvo, Eneko Iturralde, Luar Maruri, Julen Zubia, Eire Soraluze eta Iñigo Silva; B taldean, Ekaitz Leonardo, Paula Sophia Avendaño, Maialen Langara, Aisha Hadi, Jare Urzelai, June Martín, Oihane Meabebasterretxea eta Maialen de la Maza; C taldean, Enara Martínez, Paule Elkoro-Iribe, Nora Iriondo eta Ane Cerrejon; D taldean, Duna Santos, Terese Guenetxea, José Alonso eta Markel Ortiz; eta E taldean, Danel Rodríguez eta Naroa Ansola.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Epaimahaiak idazlan lehiaketara aurkeztutako lanen «originaltasuna eta aniztasuna» nabarmendu ditu