Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Elgoibarrek bat egin du Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunarakin

A.Z.

ELGOIBAR.

Martes, 25 de junio 2019, 00:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ekainaren 28an ospatzen den Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna dela eta jarduera desberdinak antolatu ditu Elgoibarko Udalak, Batxilergoko Hezkidetza taldea, Emakumeen Kontseilua, Elgoibarko Izar ra eta Naiz elkartearekin elkarlanean. Bihar, ekainak 26, asteazkena, Maalako parkean 'Ortzadarra' ekimena gauzatuko da. Bertan Batxilergoko Hezkidetza Taldeak Maalako parkeko gune bat ortzadarraren koloreekin margotuko du. Modu sinboliko batean, Elgoibar ere, LGTBI+ kolektiboarekin lagunkoia dela erakutsi nahi da. Bestaldetik, aurreko hilean, Kiribilen plazako ekintzan, maitasun askearen eta aniztasunaren gaia landu zen herriko familiekin batera, eta ostegunean, ekainak 28an, www.barren.eus atarian, bertan grabatutako irudiekin osatutako bideoa aurkeztuko da, 'Maitasun askea' tituluduna. Ekainaren 28an, 12.00etan, elkarteratzea egingo da, Batxilergoko Hezkidetza Taldeak antolatuta eta bertan Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna manifestua irakurriko da. Azkenik, uztailaren 1ean, 18.00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan, Emakumeentzako Jabetze Eskolaren barruan, 'Sexualitate anitzak' izeneko saioa eskainiko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios