Elgoibar
Elgoibarko Izarraren koruak otsailaren 4an aterako dira kantuan eta eskeanSecciones
Servicios
Destacamos
Elgoibar
Elgoibarko Izarraren koruak otsailaren 4an aterako dira kantuan eta eskeanJ. L.
elgoibar.
Miércoles, 22 de enero 2025, 20:05
Elgoibarko Izarra elkarteak otsailaren 4an emango dio jarraipena baserriz baserri kantuan eta eskean jarduteko 1994an berreskuratu zuen ohitura zaharrari.
Asteartea bada ere, Elgoibarko Izarrako koruek ez dute hutsik egingo urtero otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, baserritarrekin duten hitzorduarekin: «31. urteurrena izango da aurtengoa, eta eusteko asmoa daukagu baserritarrek haien etxeko atea zabaltzen diguten bitartean», azaldu dute elkartetik.
Koruetako lagunak 14:30ean elkartuko dira Kalegoen plazan eta iluntzeko 21:30ak arte jardungo dute kantuan eta eskean, bi taldetan banatuta.
Elgoibarko Izarra elkartearen koruetan nahi duten herritar guztiek har dezakete parte.
Hori bai, koruetan kantuan eta eskean aritzeko izena eman behar da, eta urtarrilaren 31 izango da horretarako azken eguna.
Elgoibarko Izarratik jakinarazi dutenez, hiru modu daude izena emateko: 943 74 16 26 telefono zenbakira deituta, elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus helbidera mezua bidalita edo elkarteak Aita Agirre kulturgunean daukan lokalera etorrita. Herritar guztiak gonbidatuta daude.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.