Borrar

Elgoibar

EAJ-k Joseba Diez Antxustegiren hitzaldia antolatu du datorren ostegunerako

J. L.

elgoibar.

Jueves, 5 de junio 2025, 20:23

Joseba Diez Antxustegi, Eusko Legebiltzarreko Euskal Taldearen bozeramailea eta EAJ-PNVren Euskadi Buru Batzarreko kideak egungo egoera politikoari buruzko hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean (19:00etan) Aita Agirre kulturguneko aretoan.

Elgoibarko EAJ-PNVren 'Hitz Argitan' hitzaldi eta formazio zikloaren barruan antolatuta, herrian sustraiak dituen buruzagi gazteak Euskadiko gaurkotasun politikoari buruzko bere ikuspegia partekatuko du, «herritarren artean elkarrizketa eta hausnarketa sustatzea helburu duen topaketa honetan».

Elgoibarko EAJk herritar guztiak gonbidatu nahi ditu osteguneko hitzaldira joateko, «euskal erakundeek egiten duten lan politikoa eta EAJ-PNVk defendatzen duen herri proiek-tua gertutik ezagutzeko aukera aparta delako».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco EAJ-k Joseba Diez Antxustegiren hitzaldia antolatu du datorren ostegunerako