Borrar

Elgoibar

EH Bilduk informazioaa «eskubidea» dela gogorarazi dio Udal Gobernuari

J. L.

elgoibar.

Viernes, 28 de febrero 2025, 20:38

Elgoibarko EH Bilduk informazioa «eskubidea dela eta ez pribilegio bat» gogorarazi die Udal Gobernua osatzen duten EAJ eta PSE alderdiei.

Koalizioaren esanetan, «erakundeen gardentasunak badu lotura eskaintzen den informazioarekin eta kudeaketarekin». Hortaz, EH Bilduk kritikatu du «zeharka» jakin duela Udaletik hainbat proiektu garrantzitsuei buruz azterlan teknikoak burutu direla; «Muguruzako eskolen, Santa Klararen, Urazandiberriren, Sallobenteko ur-sare publikoaren edota gizarte eta hizkuntza arloaren inguruan»; nahiz eta «proiektu horietan EH Bilduk duen interesaren jakitun izan».

Ildo beretik, koalizioak ere salatu du «herritarrek Udalari egindako eskaerak edo kexak ere ez direla oposizioaren eskuetara iristen». Bere ustez, horrek «2.000 elgoibartar baino gehiagoren ordezkari politikoaren jardun politikoa oztopatzen du».

EH Bilduk, ordea, beste kudeaketa baten aldeko apustua egiten du: «Hauteskundeak irabazitakoan udal informazioa edozeinentzat eskuragarria izango dela bermatuko dugu».

Bitartean, «eskua luzatzen jarraitzen dugu elkarrekin lan egiteko eta herri gardenago eta partehartzaileago bat eraikitzeko», aitortu dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco EH Bilduk informazioaa «eskubidea» dela gogorarazi dio Udal Gobernuari