Elgoibar
EH Bilduk etxebizitzaren arazoa arintzeko mozioa aurkeztu du astearterakoSecciones
Servicios
Destacamos
Elgoibar
EH Bilduk etxebizitzaren arazoa arintzeko mozioa aurkeztu du astearterakoJabi Leon
elgoibar.
Viernes, 23 de mayo 2025, 20:31
Elgoibarko Udalbatzak hileko Osoko Bilkura ospatuko du datorren asteartean eta horren amaieran EH Bilduren Udal taldeak etxebizitzaren eskubidea aldarrikatzeko abiatu duen kanpainaren baitan aurkeztutako mozio bat jorratuko dute.
EH Bilduk lau eskaera egiten dizkio Udalari hurrengo Osoko Bilkurarako aurkeztutako mozioaren bitartez.
Hasteko, koalizioak «herrian hutsik dauden etxebizitzei kanon bat ezartzeko aurreazterketa bat egitea» eskatzen du.
Era berean, EH Bildu etxebizitza publikoaren prezioan alokairu pribatuak eskaintzen dituzten jabeei hobariak eskaintzearen alde agertzen da.
Horrekin batera koalizio abertzaleak «Udal-aurrekontuetan etxebizitza publikoen parkea handitzeko finantza-baliabideak sartzea» eskatzen du; eta azkenik, «lurzoru urbanizagarri publikoa handitzea, Udalak orubeak erosiz».
Eskaera horiekin EH Bilduk elgoibartarrek dituzten etxebizitzarako eskubide subjektiboa bermatu nahi du.
Izan ere, koalizioak azaldu duenez, «Europan 4 etxebizitza publiko daude 100 biztanleko; EAEn 1,4; eta Elgoibarren, are gutxiago».
Gainera, EH Bilduk dio elgoibartar batek bere soldataren %44a bideratu behar duela «batazbeste» etxe berria erostera, «baina ez luke %30a gainditu behar».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.