Elgoibar
Bildu: «Gobernuak uko egin dio progresibitatean sakontzeari»J. L.
ELGOIBAR.
Miércoles, 1 de octubre 2025, 20:59
EH Bilduk hiru arrazoi eman ditu Udal Gobernuaren ordenantza fiskalen proposamenaren aurka bozkatu izana azaltzeko: «progresibitatean sakontzeari uko egin diolako, hilerriaren kudeaketa pribatizatzeko erabakia hartu delako, erabaki hori justifikatzen duten datu eta azalpenik eman gabe, eta EH Bilduren gainerako proposamenak aztertu gabe baztertu dituelako».
Publicidad
Era berean, EH Bilduk gogorarazi du 2026ko ordenantza fiskaletarako aurkeztu zuen bere proposamena hiru printzipiotan oinarrituta zegoela: «progresibitatean, zerbitzu publikoak indartu eta hobetzeko beharrean, eta tasek eta zergek islatu behar duten zergaren oinarrian».
Azkenik, koalizioak salatu du pandemian terrazak handitzea ahalbidetu zuen dekretua oraindik indarrean dagoela: «eta tarte horretan espazio publiko horren okupazioari dagozkion tasak biltzeari utzi dio gobernuak». Horrekin batera, kritikatu du «jarduera desberdinetarako espazio publikoaren okupazioa arautzen duen ordenantzarik ez dagoela».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión