Borrar
Iazko familientzako santa eskean aritu ziren hainbat lagun. ATXUTXIAMAIKA
Baserriz baserri egingo den familientzako santa eskea antolatu dute otsailaren 2rako

Elgoibar

Baserriz baserri egingo den familientzako santa eskea antolatu dute otsailaren 2rako

Interesa duten herritarrek elgoibarkoizarra.eus webgunearen bitartez eman dezakete izena

Jabi Leon

ELGOIBAR.

Martes, 21 de enero 2025, 20:11

Elgoibarko Izarra elkarteko Atxuxiamaika aisialdi taldeak familientzako santa eskea antolatu du otsailaren 2rako, Udalarekin lankidetzan.

Ekimenaren helburua «kultur transmisioan eragitea» da eta bertan herriko familia guztiek har dezakete parte.

Hori bai, antolatzaileek jakinarazi dutenez, «HH2tik LH3ra arteko umeek helduren batekin joan beharko dute, baina LH4tik aurrerako neska-mutilek bakarrik joateko aukera dute».

Edonola ere, Atxutximaikak bultzatutako santa eskean parte hartzera animatzen direnek Azkue (San Roke) bailarako baserriak koplatuko dituzte, Eneko Beretxinaga eta Amaia Iturriotz bertsolariekin. 10:00etan batuko dira San Rokeko ermitan, eta handik abiatuko dira oinez, baserriz baserri (11:30ak aldera mokadutxoa egingo dute Lizagasar sagartokixan).

Ekimen honetan parte hartzeko interesa duten herritarrek elgoibarkoizarra.eus webgunearen bitartez eman dezakete izena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Baserriz baserri egingo den familientzako santa eskea antolatu dute otsailaren 2rako