Borrar
ATXUTXIAMAIKA
Azkue auzoko baserriak koplatu zituzten familia giroan

Elgoibar

Azkue auzoko baserriak koplatu zituzten familia giroan

Lunes, 3 de febrero 2025, 20:24

Elgoibarko Izarra elkarteko Atxutxiamaika sailak antolatuta, familia giroan egiteko santa eskea izan zen igande goizean herrian. Eguraldi zoragarria lagun, 40 bat herritar elkartu ziren Azkue (san Roke) nekazal auzoko baserrien atarietan kantuan eta eskean aritzeko. Koplari lanetan Eneko Beretxinaga eta Amaia Iturriotz bertsolariak aritu ziren eta beraiekin batera Lurdes eta Aitor Alkorta anai-arrebak izan ziren, trikitia jotzen eta panderoa astintzen. Ekitaldian parte hartu zutenek indarrak berreskuratzeko aukera izan zuten Lizagasar sagartokixan eta, azaldu dutenez, goiz ederra pasatu zuten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azkue auzoko baserriak koplatu zituzten familia giroan