Elgoibar
Arriaga auzoko bizilagunek gaur ospatuko dute San Antolin egunaJ. L.
elgoibar.
Astelehena, 1 iraila 2025, 20:05
San Antolin jaiak ospatzeko antolatutako ekintza gehienak datorren ostiralean eta larunbatean izango badira ere, Arriaga auzoko bizilagunek gaur bertan abiatuko dituzte aurtengo festak.
Izan ere, San Antolin Eguna gaur da eta hori urtero legez ospatuko dute Arriagako auzotarrek. Beraz, 11:00etan meza izango da San Antolinen (eguraldiak laguntzen badu santua ere aterako dute prozesioan).
Meza amaitzerakoan festa batzordeko lagunek salda beroa eta txorizo egosia banatuko dute auzoko elkartera bertaratzen diren guztien artean.
Gaurko jardunaldiarekin auzotarrek motorrak berotuko dituzte ekintzaz beterik datorren asteburuari begira.