Elgoibar
Alguillo & Alkimistak taldeak bere webean jarri du entzungai grabatu berri duen 'Izua' abestiaJabi Leon
elgoibar.
Martes, 23 de septiembre 2025, 20:31
Alfonso Guillo musikari elgoibartarrak bultzatutako Alguillo & Alkimistak proiektua iazko udazkenean aurkeztu zen herritarren aurrean, 'Burua makurtu gabe' diskoarekin.
Publicidad
Ordutik, taldeak zuzeneko hainbat emanaldi eman ditu Euskal Herriko leku ezberdinetan; eta horiek osatzen joateko 'Izua' izeneko abestia kaleratu berri du.
Alfonso Guillok sortua eta Alkimistak prestatu eta grabatua, 'Izua' kanta alguilloalkimistak.eus webgunean entzun daiteke jada. Hala ere, taldeak jakinarazi du datorren urriaren 3an Zarautzeko Munoa plazan (22:00etan) eskainiko duen kontzertuan joko duela zuzenean lehen aldiz (hurrengo egunean Alguillo & Alkimistak Tolosako Bonberenean izango dira hitzordua).
Taldeak herritarrak animatu nahi ditu bere webgunean sartu eta abesti berria entzutera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión