Borrar
'Izua' abesti berria aurkezteko prestatutako irudia. ALGUILLO & ALKIMISTAK

Elgoibar

Alguillo & Alkimistak taldeak bere webean jarri du entzungai grabatu berri duen 'Izua' abestia

Jabi Leon

elgoibar.

Asteartea, 23 iraila 2025, 20:31

Comenta

Alfonso Guillo musikari elgoibartarrak bultzatutako Alguillo & Alkimistak proiektua iazko udazkenean aurkeztu zen herritarren aurrean, 'Burua makurtu gabe' diskoarekin.

Ordutik, taldeak zuzeneko hainbat emanaldi eman ditu Euskal Herriko leku ezberdinetan; eta horiek osatzen joateko 'Izua' izeneko abestia kaleratu berri du.

Alfonso Guillok sortua eta Alkimistak prestatu eta grabatua, 'Izua' kanta alguilloalkimistak.eus webgunean entzun daiteke jada. Hala ere, taldeak jakinarazi du datorren urriaren 3an Zarautzeko Munoa plazan (22:00etan) eskainiko duen kontzertuan joko duela zuzenean lehen aldiz (hurrengo egunean Alguillo & Alkimistak Tolosako Bonberenean izango dira hitzordua).

Taldeak herritarrak animatu nahi ditu bere webgunean sartu eta abesti berria entzutera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Alguillo & Alkimistak taldeak bere webean jarri du entzungai grabatu berri duen 'Izua' abestia

Alguillo & Alkimistak taldeak bere webean jarri du entzungai grabatu berri duen 'Izua' abestia