Borrar
Perosanz eta Zast taldeak aurrez aurren Deban. SALEGI
Electricidad Perosanzek ez du partidurik galdu etxean pasa den urteko irailetik

Electricidad Perosanzek ez du partidurik galdu etxean pasa den urteko irailetik

Larunbatean Zalburdi Debasketek lagunartekoa jokatuko du Deban

ANDER SALEGI

DEBA.

Jueves, 10 de octubre 2019, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asteburu bikaina etxeko partiduetan Debasketeko taldeek burutu dutena, bi garaipenekin. Gora Behera, jubenilek, lagunartekoa irabazi zion BKL taldeari eta Electricidad Perosanzek, lehen mailako seniorrek, bigarren garaipena lortu du lehen mailan. Azkenik, Zalburdik bere lehen lagunartekoa galdu (52-44) zuen Avia Eibar Saskibaloiaren aurka, baina emandako itxura ona izan zen. Larunbatean beste lagunarteko bat jokatuko du Debako kiroldegian goizeko hamaiketan Elorriren aurka.

Larunbat arratsaldean bi partidu izan ziren kiroldegian eta bi garaipen ikusi izan zituzten bertaratutakoek. Gora Behera Debasket junior taldeak partida oso sendoa jokatu zuen; markagailuan hasieratik agintea hartu eta nagusitasunari partida guztian eutsi baitzion. Beasaindarrek ahalegiank egin zituzten partida estutzeko baina ez zen nahikoa izan eta Debarrek 54-41eko markagaiuarekin lortu zuten garaipena. Prestaketa polita ari dira burutzen urriak 19an liga hasteko etxean Arrasateren aurka.

Electricidad Perosanzek garaipen estua lortu zuen Zarautzeko Zast taldearen aurka. Partida maldan gora hasi bazen ere, 9 puntuz galtzen joanagatik; bigarren laurden ikusgarri baten ondoren emaitzari buelta eman eta aurretik jarri zen Debako taldea.

Electricidad Perosanzek partiduan aurretik jarri eta distantzia ateratzea lortu zuen, momentu askotan 12 puntu gora joan bazen ere 3 laurdenaren amaieran zarauztarrak 6 puntutara gerturatu ziren. Azken laurdenean ere zarauztarrek estutu zuten partidua 3 puntura jarriz, baina etxeko taldeak aurre egiten jakin zuen eta azken emaitza 74-69koa izan zen. Modu honetan bigarren garaipena lortu zuten, garaipen garrantzitsua sailkapenaren erdian mantentzeko. Aipagarria da Electricidad Perosanzek ez duela etxeko partidarik galdu 2018ko irailetik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios