Sagarraren inguruan, zilarrezko jaia

Txotx. Bezeroek pilatzen joan ziren eguerdi partean, jende gehiagoko orduetan./ARGAZKIAK: FÉLIX MORQUECHO
Txotx. Bezeroek pilatzen joan ziren eguerdi partean, jende gehiagoko orduetan. / ARGAZKIAK: FÉLIX MORQUECHO

Untzaga plaza jendez beteta, Sagardo Egunak bere 25. edizioa bete zuen atzo eguraldi ona lagun

FÉLIX MORQUECHOEIBAR.

Historia luzeagoa badu Eibarko Sagardo Egunak, baina azken hamarkadan gora egin du eta dagoeneko inork ez du ezusterik hartuko Untzaga plaza gaztez beteta ikusten duenean. Atzokoan arrazoi gehiagorekin, 25. edizioa ospatzen zen eta. Eta Kitto Euskara Elkarteak antolakuntzako xehetasun guztiaz arduratu zen eta eguraldia lagun, partehartze handiarekin ekin zioten jaiari lehen ordutik.

Adarrari putz eginez jaiari dei egin zioten Udaletxeko balkoitik eguerdiko hamabietan. Txotx-arekin batera boluntarioak lanean hasi ziren. Guztira 70 lagun biltzen ditu jaiak, eta beraien eskutik pasa ziren 2.340 sagardo botilak. Aurreko urteetan bezala hamairu izan ziren sagardogileak eta eguzkia gora egiten zuen einean kerixpean zeuden postuak ugaritzen hasi ziren. Lan taldeak ere sukaldeko ardura hartu zuen eta edatekoari kontra egiteko pintxoak banatu ziren, lehenengoa prezioan barne gainera. Umeek bere lekua izan zuten jaian. Alde batetik dolaretik ateratako zukua probatu ahal izan zuten eta bestetik jokoak izan zituzten. Hor ere sagarrak protagonistak izan ziren, ondo pasatzeko gutxi behar dela erakutziz. Musikarik gabeko jaia ezinezkoa denez, trikitixak eta txalapartak doinua jarri zuten goizean.

Denek izan zuten zer egin, zer ikusi eta zer dastatu. Berritasunetako bat sagar-tarta lehiaketa zen. Antolatzaileek espero baino partehartze zabalagoa izan zuen proposamenak, 23 tarta aurkeztuta. Epaimahaiak lana izan zuen postreen aurrean. Tarta borobilak nagusi ziren baina baita izar edo bihotz formakoak, beganoa eta glutenik gabe ere bazegoen, eta txapelketa internaziola izateko Elgoibartik etorritakoa ere bazen. Eta onena? Ekhi Zubillagak prestatutakoa, berarentzat lehen saria eta txaloak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos