Borrar

Photoshop ikastaroa Arrate Kultur Elkartean, 14tik aurrera

F.M.

EIBAR.

Miércoles, 9 de enero 2019, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arrate Kultur Elkarteak ordenagailuraren bitartez argazkiak editatzeko ikastaro bat antolatu du. 'Oinarrizkoa eta euskaraz Photoshop ikastaroa' urtarrilaren 14an hasiko da, eta sei saio egingo dira, astelehen eta asteazkenetan 19.30etik 21.30era. Izen-ematea zabalik dago 638284912 telefonoan edo arratekultu@gmail.com posta elektronikoan. Prezioa 30 eurokoa da, 25 euro Arrate Kultur Elkarteko bazkideentzat.

Jose Luis Irigoien, Eibarko Klub Deportiboko argazkilaritza taldeko kidea, izango da ikastaroa gidatuko duena. Parte-hartzaileentzat komenigarria da Photoshop, Bridge eta Camera Raw ordenagailuan izatea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios