Haur eta nagusiei zuzendutako euskal dantzetako taldeak antolatu ditu Kezkak

Umeen dantza-eskolak irailaren 25ean hasiko dira. /  MORQUECHO
Umeen dantza-eskolak irailaren 25ean hasiko dira. / MORQUECHO

F.M. EIBAR.

Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldeak dantza-eskolak irailaren 25an hasiko ditu Portalea kultur etxeko hirugarren solairuan dagoen dantza-gelan. Bertan haurrentzako taldeak egongo dira, 6 urtetik hasita. Izen-emate epea oraindik irekita dago, eta informazioa jasotzeko kezka@dantzan.com helbidera edo 943530440 zenbakira jo daiteke.

Nagusiei begira, ikastaro bereziak egongo dira urriaren 2an hasita, plazako euskal dantza tradizionala ikasi eta hobetzeko. Hasiberrientzak bi aukera daude, astearteak 19.00etatik 20.00etara edo ostegunak 11.00etatik 12.30era. Badaude ere jarraipeneko taldeak aurretik aritu direnentzat. Ordutegiak hurrengoak izango dira: asteartea 10.00etatik 11.30era, asteartea 20.00etatik 21.00etara, osteguna 09.30etik 11.00etara eta ostirala 17.30etik 19.00etara. Hauetan, email eta telefono berdinetara jo daiteke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos