Astelena frontoian hiru partida jokatuko dira gaur

Ibon Ibarra pilotari gaztea. /  CD EIBAR
Ibon Ibarra pilotari gaztea. / CD EIBAR

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO EIBAR.

Gipuzkoako Txapelketako hiru pilota partidu izango ditugu gaur Astelena frontoian. Hasteko, Errendimenduko Infantil mailako Eibarko Ibon Ibarra pilotaria Arrasateko ordezkariaren aurka izango da, buruz buruko norgehiagokan. Ibarrak bere 4garren garaipena lor-tzeko aukera izango du. Kadete mailan, Azkargorta-Camina bikoteak Lazkaoko bikotea izango du aurrean.

Eibartar bi pilotari gazte hauek, 6 partida jokatu eta beste horrenbeste garaipen lortu dituzte. Meritu haundia bi gaztetxo hauena, denboraldi honetan, gure herrian ezin dute entrenatu, kiroldegian jarritako ordutegia ezin dutela bete, eta Eibarren beste frontoi aukerarik ez dagoenez, Bergarako frontoi Munizipalean entrenatzen ari dira, nahiz eta Deporreko koloreak defendatu. Nagusien mailan, zalan-tzak daude nortzuk osatuko duten aste honetako bikotea, Donostiako Izurunen aurka jokatzeko. Gainera, joan zen astean Tolosan, Agirresarobe lesionatu zen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos