Borrar
Euskararekin. Errekorraren aldeko boluntarioak. MORQUECHO
Akebai plataforma bihar osatuko da Udaletxeko patioan, ekitaldi ireki batean

Akebai plataforma bihar osatuko da Udaletxeko patioan, ekitaldi ireki batean

F.M.

EIBAR.

Martes, 19 de septiembre 2017, 00:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Akebai hitza ospe handia hartu zuen joan den ekainean lortutako Guinness errekorrari esker, baina bere atzean dagoena ez da egun bakarreko lana. Eibarko Euskararen Plan Estrategikoa aurrera ematen duen taldea da Eibarren Akebai eta bihar ospatuko da bere eraketaren batzarra. Udaletxearen erdiko patioan izango da 18.30etan. Saio irekia izango da.

Ekitaldira gonbidatuta daude aurretik parte hartu izan dutenak baina baita ere euskararekiko konpromesua adierazi nahi dutenek. Aurretik egin ez dutenek fitxa bat bete beharko dute sarreran eta hortik aurrera hartzen diren erabakien eta antolatzen diren ekitaldietaz informazioa jasoko dute.

Eibarren Akebai plataforma bere osatze batzarra ospatuko du bihar eta bertan azalduko dira Euskararen Plan Estrategikoa aurrera emateko prozedurak. Fitxa betetzen dutenek aukera izango dute parte hartzeko modu desberdinean. Lan taldeak daude, batzar orokorrak etabar. Lan horre gidari moduan arituko den gestio taldea ere aurkeztuko da biharko bilkuran. Hasieratik hamar urterako euskararen plana herrikoia izatea izan da helburua. Udala, kolektiboak eta banan banako herritarrak bere aportazioa egitera daude deituak.

Talde argazkia

Eibarko Euskararen Plan Estrategikoaren helburu nagusia 2025. urtean hiriko kaleetan euskal hizkuntzak presentzia handiagoa izatea da. Horretarako argi ikusi zuten egileek ume eta gazteak zeresan handia izango dutela etorkizuneko Eibarren. Biharko ekitaldian talde argazki bat osatuko da ahalik eta jende gehiago erakarri nahian. Plan Estrategikoa orain dela urtebete aurkeztu zen eta hamarkada bateko iraupena izango du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios