Egunenko zentroa, mutrikuar guztien zerbitzura

Agintariak, monjak eta omendua eguneko zentroaren sarreran./
Agintariak, monjak eta omendua eguneko zentroaren sarreran.

«Duela 14 urte hasi ginen aukera honetan pentsatzen», zioen Jontxu Elordik

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Atzo egin zen Mikel Deuna Eguneko Zentroaren ate irekien ekitaldia, bizia bezain eraginkorra izan zen, batez ere guztien irudimenean dagoelako lehenago edo geroago zerbitzu horretaz baliatu beharko garela, eta baliatzen ez bagara, agian okerrago izango delako. Jose Angel Lizardi alkatea pozik zegoen legealdi desberdinetako nahia azkenik gauzatu delako. Aintzane Uriguen zentroko zuzendaria ere gustura zegoen herriko enpresa batek egin duen lanaz, baina bereziki pozik zegoena Jontxu Elordi zen, izan ere 1979. urtean Elexar Arrasate alkate zela hasi zenetik, San Migel erresidentzia eta orain eguneko zentroa lortzea, «herritar guztiek eskertu duten lana delako». Irrifarra ere eragin zuen Diputaziora egin behar izan zituen bidaietako batean, «monjak baino gehiago eskatzen zuela» aurpegira bota ziotenean, baina eskatu gabe, nekez ematen omen da, eta ematen denari etekina ateratzen bazaio lortzen omen daira atzo aurkeztu zen bezalako zerbitzuak.

Mikel deuna egoitzako juntako kidea den Miren Pazos eta Arantxa Egañaren eskutik erloju bat eskuratu zuen esker gisa, eta familiartekoak, egoiliarrak, herritarrak, guztien zorionaz jasoaz amaitu zen ate irekien ekitaldia. Bihar berriz Eguneko Zentroaren lehen eguna izango da eta dagoeneko, proiektu berriez pentsa-tzen hasiak dira, izan ere 48 egoiliar eta beste 15 erabiltzaileek, plaza ireki eta eder behar dutelako.

Sorturen ekitaldia

Bihar 19:00etan, Sortu alderdiaren ekimena izango da Zabiel kultur etxean. Bertan Haimar Altuna eta Maider Lazkano izango dira hitza hartuko dutenak eta batik bat hurrengo udal hauteskundeak izango dituzte hizpide.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos