'Egun bat gehiago' izango dute aurtengo Malen jaiak

Bad Sound System taldea arituko da 23:00etatik aurrera

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Gauza agerikoa da jaiak asteburura egokitzen direla eta are eta gehiago hainbat herritar kanpoan lan egiten dutenean. Gauzak horrela, Malen jaiak gaur abiatuko dira Beheko Plazan egokitutako txosna gunean. Arratsaldeko 18:00etan, txosnen apainketa izango da umeekin; 19:30ean, falta direnen aldeko enkartelada; 20:00etan, txosnen irekiera ofiziala eta bertsolariak, eta eguneko ekitaldirik nagusiena, gaueko 23:00etatik aurrera izango den 'Bad Sound System' taldearen saioa; hip hop, reggae eta abarrak eskainiaz hamar urte baino gehiago daramatenak eta izugarrizko zuzenekoak eskaintzen dituztenak. Gogoratu gaur 'Egun bat gehiago' eguna ospatzen dela, baina bihar bete-betean izango ditugu egitarau desberdinak; 12:00etan, 'Bizixo' baleari ongi etorria eskainiko zaio Intxirrixan, Kamiñoberritik barrena ekarriko dute Beheko Plazara eta ondoren hasiko da lehen txikiteoa elektrotxarangaren laguntzaz. Arratsaldeko 14:00etan, argazkixa aterako dute ohiko kamiseta jantziaz eta ondoren ekingo diote gazteen bazkariari. Festa atari honetan, ekimenik komentatuena Txurruka plazan jarri duten eskenatokia da, izan ere 'Su ta Gar' taldearen kontzerturako eta bide batez beste guztietarako, prest baitago Mutrikun inoiz jarri den eskenatokirik handiena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos