Donostiako txistularien kontzertua gaur 'Txistularien doinuak' liburu-diskoa aurkezteko

'Maitatia'-ren kartela./
'Maitatia'-ren kartela.

A. SALEGI DEBA.

Gaur Maitatia izeneko ekitaldia ospatuko da Debako Santa Maria elizako klaustroan. 19:30etik aurrera, 'Txistularien doinuak' liburu eta diskaren aurkezpena eta kontzertua eskainiko dute Donostiako Udal Txistulari Taldeko kideek. Diskoa 'Minus One' metodoan oinarrituta dago eta parte hartu duten hainbat musikari ere bertan izango dira.

Liburuan argitzen denez, «bi disko desberdin dira eta bakoitzak bi aldaera ditu. Batean txistulari talde tradizionalerako doinuak jarri ditugu eta bestean txistu bakarra aritu da, pianoa, baxu elektrikoa eta bateria laguntzaile. Entzuteko moduan argitaratu dira biak, baita lehenego bozik gabe ere, soilik beste bozen laguntza musikala. Horrela nahi duen txistulariak -partiturak ere batera doazelako- grabazio horiek jarri eta bera izan daiteke jotzaile. Bigarren diskoari dagozkion partituretan txistuak doinua jotzen ez duenean baizik eta pianoak, doinuarenildoa txikiagoa idatzi dugu eta txistu tonuan, ez errealean. Oso arrotz geratzen zen bestela. Inork jo nahi izanez gero, har dezala hori kontuan. Grabazioak zuzeneko moduan egin dira».

Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak gaur eskainiko duen kontzertu ahamabi abestiz osatua dago eta ordu bete iraungo du.

Donantes de sangre

La Asociación de Donantes de Sangre del municipio ha organizado para hoy una nueva sesión de extracciones. Una cita a la que esperan que se apunten muchos vecinos. Desde la asociación recuerdan que «después de Semana Santa han descendido las reservas de sangre y por esa razón animamos a los vecinos de Deba a que acudan a donar» .

Las extracciones serán en el centro Luzaro, situado en la calle Ifar Kale, desde las 17.00 hasta las 20.30 horas.