Domekan bukatu ziren santana jaixak

Haurrak bikain, beste behin. / A.Z.
Haurrak bikain, beste behin. / A.Z.

AMAGOIA ZABALAMENDARO.

Bost egun denak emanda ibili ondoren, domekan bukatu ziren aurtengo Santana jaixak. Egun horretan haurrak izan ziren protagonista, izan ere, beraien eguna ospatu zen, nagusien egunarekin batera. Haurren eguna izateaz gain, herriko gazteak izan ziren ia egun guztian zehar ekintzaz bete zutenak egitaraua. Eguerdian, herriko euskal dantzakoek erakustaldia egin zuten.

Arratsaldean, Mendaro pelota eskolako pelotari gazteek ikuskizun bikaina eskaini zuten eta oso partida emozioanteak jokatu zituzten, gauzak oso ondo egiten dakitela erakutsiz. Iluntze partean, Ikastolako haurrek danborrada txikia egin zuten eta, hauek ere, bikain ibili ziren. Mendaro herri txikia da, baina bere txikitasunean handia dela esan beharra dago, talde guztien parte hartzea ezinbestekoa izan delako santana jaixetako azken eguna ekintzez janzteko.

Temas

Jaiak