Ez dira kaleak bestetan bezain hutsik ikusi

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Gehiengoak bukatu ditu Aste Santuko oporrak eta lanera bueltatzeko ordua iritsi zaie. Inguruan edo herrian geratu direnak ezin izango dira eguraldiaz kexatu, oso jator ibili baita. Egunero 20º bueltan ibili da termometroa eta eguzkia lagun izan dugu egun gehienetan, bazterrak ezagutzeko, hondartzara, mendira joateko ezin besteko egunak izan ditugularik.

Zorte ona izan dute behintzat, eguraldi kontutan, hemen gera- tzea erabaki dutenek eta baita ere bisitan etrortzera animatu direnek.

Mendaron, nahiz eta jende asko kanpora joan, asko izan dira herrian geratu direnak eta nahiz eta bestelako egunetan baino askoz ere jende gutxiago ikusi kalean zehar, hauek ez dira hutsik egon eta bestetan baino jende gehiago geratu dela esan daiteke.

Aparkalekuetan ere berdin ikusi da, zuloak bai baina kotxe asko ere bai.

Armadako bi 'kaza'

Atzo goizeko 11:00ak aldera, bat baino gehiagok susto galanta hartu zuen izugarrizko zarata entzun ondoren. Zer ote edo zerk eragiten zuen zarata hura, ikustera atera zirenek, armadako bi kaza hegazkin ikusi omen zituzten gure zerua zeharkatzen.

Nahiko baxu pasa zirenez, soinu hesia apurtu zuten eta ondorioz izugarrizko burrunba entzun zen, lekukoen esanetan.