Denon Herriak itziartarrei luzatzen die batzar orokorrera gerturatzeko deia

Batzarra gaur gaueko bederatzietan Burugorri gainean izango da

A.S. DEBA.

Denon Herria ekimenak batzar bat antolatu du gaur Itziarren. Bertan, orain arte egindako ibilbidearen errepasoa egingo da. Era berean, Itziarko Auzo Udalaren egoeraren berri emango da eta, aurrera begira, erronka berriak aztertuko dira. Bestetik, datorren urteko udal hauteskundeei begirako ikuspegia ikertuko da. Azkenik, ekarpenak eta iruzkinak egiteko aukera izango da bertan.

Elkarbizitza eta etorkizuneko konponbide gisa Itziarko Auzo Udala eratu eta antolatzeko sortu zen Denon Herria ekimen soziala. Antolaketa administratiboaz gain, eredu parte-hartzaile eta irekia lantzea da bere egitekoa. Itziarko Auzo Udala orain dela hiru urte eta erdi jarri zen martxan, jendartea sustatu eta helburuak bermatzea da ekimenaren zeregina.

Gaurko batzarra, iluntzeko bederatzietan izango da Burugorri gaineanneta herritar guztiei luzatzen zaie bertaratzeko gonbidapena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos