Debasket Electricidad Perosanz taldeak galtzen hasi du aurtengo denboraldi historikoa

Eñauten jauzia jaurtiketa baterako. / A. SALEGI
Eñauten jauzia jaurtiketa baterako. / A. SALEGI

ANDER SALEGIDEBA.

Pasa den astebukaeran hasi zen ofizialki Debasketen 2019-2020 denboraldia. Seniorretako Electricidad Perosanz taldea Gipuzkoako lehenengo mailan estreinatu zen eta zaplasteko galanta jaso zuen Tolosan. Argi geratu zen maila berrira moldatzeko, joko fisikoagoari eta azkarragoari aurre egiten asmatu beharko dutela. Tolosak hasieratik estutu zuen Debako taldea eta berehala hartu zuen abantaila markagailuan. Nahiz eta debarrek lehen kolpeari erantzun, nekearen eta kontzentrazio faltaren ondorioz etxeko taldeak zulo handia zabaldu zuen markagailuan atsedenaldirako.

Partida bigarren zatian Tolosarrek nahi bezela joan zen eta jipoi galanta eman zion Debako taldeari. Azken emaitza 79-38 koa izan zen. Taldeak orain etxeko lehen partida prestatzen ari da, Odiziren aurka jokatuko du larunbatean 18:00etan Debako kiroldegian.

Bestalde gainontzeko taldeek beren auredenboraldiarekin jarraitzen dute. Pasa den ostiralean lagunarteko partida jokatu zuten Seniorretako Zalburdi taldeak Juniorretako Gora Behera taldearen aurka, bertan Juniorrak ez ziren kokildu eta maila oso polita emanda garaipena eskuratu zuten.

Azkenik aipatu behar asteburu honetan Debasketeko Gora Behera eta Urkunde taldeek Eibarren lagunartekoak jokatuko dituztela. Larunbatean 9:30ean Urkunde kadeteen taldeak Eibarko kadete tadearen aurka jokatuko du eta partida horren ondoren (11:30ak inguruan) Gora Beherak neurtuko ditu indarrak Eibarko Junior taldearen aurka. Bi partidak Ipurua kiroldegian jokatuko dira.