Debarrek 21. Korrikan parte hartu zuten

Zurrumbilo Debako emakume surflariak, tabla eta guzti. /  ANDER SALEGI ARGAZKIAK
Zurrumbilo Debako emakume surflariak, tabla eta guzti. / ANDER SALEGI ARGAZKIAK

21 taldetako ordezkariak hurbildu ziren Kalbariora lasterketan parte hartzera

ANDER SALEGI DEBA.

Goiz hartu zuten debarrek 21. Korrikako testigua. Goizeko 6:30etan, puntual Debarock kolektiboko kide batek hartu zuen Kalbario inguruan mutrikuarrak pasatako testigua. Aldapa behera, mendaroko rektaraino Debako 21 taldek lekukoa eraman zuten. Debako azken taldea testigua eramaten eta mendarokoei pasatzen gure kai Dantza Taldea izan zen. Denetarik egon zen kirol taldeak, talde kulturalak, dantza taldeak etab. Giro ezin hobea bizi izan zen ibilbide guztian zehar. Nahiz eta herritik ez pasa, parte hartze handia ikusi zen eta orain beste bi urte itxaron beharko dira Korrikan berriz parte hartzeko.