Debako Musika Bandak dantzaldia eskainiko du larunbatean

A.S.DEBA.

Udako emanaldi eta ekin-tzen artean, Debako Musika Bandak azken urteetan eskaini izan duen dantzaldia aurkitzen da. Aurtengo dantzaldia larunbat honetan eskainiko dute plaza berrian. 'Tercio de Quites' eta 'Amparito Roca' bezalako pasodobleak, 'Lau teilatu' edota 'Xalbadorren heriotzean' euskal abesti ospetsuak, baladak, gaur egungo abestiak,... estilo ezberdinetako 22-23 doinu entzuteko eta dantzatzeko aukera edukiko du hurbiltzen direnak. Aipatu bezala, emanaldia gaueko 23:00etan hasiko da eta bi zatitan banatuko da, tartean 15 minutuko atsedenaldi txiki bat burutuz.

«Herritarren, eta batez ere, musika maite dutenen laguntza izugarria izan da betidanik, eta horren erakusgarri da kontzertuetara hurbiltzen diren pertsonen leialtasuna, eta bandako bazkide direnen ekarpena», adierazi dute. Hori dela eta, atsedenaldian, bazkide direnen artean bi pertsonentzako bi afari zozketatuko dira. Urgain jatetxean izango dira.