Bajo Deba
Debabarreneko Mankomunitateak aplikazio bat aurkeztu du, hondakin organikoaren kudeaketa erraztekoEl Diario Vasco
Debabarrena.
Viernes, 6 de junio 2025, 19:58
Debabarreneko Mankomunitateak IREKI aplikazio mugikorra aurkeztu du edukiontzi marroia irekitzeko eta hondakin organikoetarako poltsak eskuratzeko.
Aplikazio horrek funtsezko zerbitzu bikoitza eskaintzen du. Batetik, edukiontzi marroiaren-tzako poltsak eskuratzea, erabiltzaileek materia organikoa behar bezala bereizteko. Zehazki, bost astean behin lortu daitezke poltsa horiek. Poltsak beregana-tzerakoan makinaren pantaila gorria jartzen bada, txartela ez duzu ongi jarri. Horia jarriz gero, berriz, ez dira 5 asteak pasatu eta soilik argi berdea pizten denean eskuratu ahal izango dituzu.
Aplikazioaren bigarren zerbi-tzua edukiontzi marroia mugikorraren bidez irekitzea izango da. Aplikazioa erabili ahal izateko prozedura erraza da. Batetik, aplikazioa Google Playtik edo App Storetik deskargatu behar da, bilatzailean IREKI jarrita.
Ondoren, hizkuntza aukeratu hizkuntza eta lege-oharrak onaratu; Mankomunitateak bidalitako txartel berrian dagoen QR kodea eskaneatu; eta baimena eman aplikazioak zure kokapena eta bluetooth sistema erabiltzeko.
Honenbestez, edukiontzira gerturatzean konektatu eta kontainerra ireki egingo da.
Ekimen honekin, Debabarreneko Mankomunitateak gaikako bilketa optimizatzen eta ingurumen-inpaktua murrizten jarrai-tzen du. «Gure lehentasuna da herritarrei hondakinak behar bezala bereizteko tresnak ematea, eta aplikazio hau beste urrats bat da organikoaren birziklapena bultzatzeko, funtsezko pieza baita hondakinen kudeaketa jasangarrian», adierazi du Nerea Zubillaga Mankomunitateko gerenteak.
Debabarreneko Mankomunitateak aplikazio hau deskarga-tzera eta erabiltzera animatzen ditu herritar guztiak, ingurumena zaintzeko eta eskualdeko bizi-kalitatea hobetzeko.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.