Deba
Xabier Badiolak gaur irekiko du Gaztetxearen 'Asteazken akustikoak' zikloaJabi Leon
DebA.
Martes, 1 de julio 2025, 20:47
Debako bizilagunek eta bisitariek Gaztetxeak uztailerako antolatzen ohi duen 'Asteazken akustikoak' egitasmoaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute hilabete honetan ere. Aurtengo emanaldiak 20:00etan hasiko dira.
Edonola ere, 2025eko 'Asteazken akustikoak' ekimenaren egitaraua abiatzeko Xabier Badiola musikariaren kontzertua egongo da gaur.
Datorren asteazkenean, berriz, blues tailerra egongo da Debako Gaztetxean; eta hilaren 16an Neu taldearen emanaldia. Azkenik, aurtengo zikloa borobiltzeko Gluten Bakuak taldearen kontzertua izango da uztailaren 23an Debako Gaztetxean.
Ostiralean, 'Iturri ondoan'
Debako Udalak euskaraz sortutako poiektu artistikoak aurkeztu eta bistaratzeko udan gauzatzen duen 'Iturri Ondoan' egitasmoa datorren ostiralean jarriko dute abian, herriko Plaza Zaharrean (22:00etan) ikusi ahalko den 'bertso saio espekulatibo' batekin.
Ikuskizun horretan Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Nerea Ibarzabal bertsolari ezagunek hartuko dute parte; gai-jartzaile lanetan Leire Vargas arituko delarik.
Udaletik aurreratu dutenez, ostiraleko saioan, bertsolariek «beste mundu posible batzuk irudikatuko dituzte, hitz inprobisatuaren bidez». Gainera, ikuskizuna, «soinu eta diseinu eszeniko zainduarekin» eramango dute aurrera.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.