Borrar

Deba

Uxue Alberdiren 'Hetero' liburua aztertuko dute 30ean egingo den irakurketa klubaren saioan

J. L.

DEBA.

Martes, 22 de abril 2025, 21:02

Debako Ostolaza Udal Liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko antolatzen duen irakurketa klubaren saio berria izango da hilaren 30ean.

Oraingoan, Uxue Alberdi idazle elgoibartarraren 'Hetero' liburua izango da hizpide. Saioa 19:00etatik 20:30era bitartean egingo da eta, ohikoa denez, Asier Serranok gidatuko du, modu sakon eta kolektiboan. Irakurketa Klubeko saioan parte hartu nahi duten herritarrek aurrez eman beharko dute izena liburutegian bertan.

Udaletik gogorarazten dute liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko antolatzen duen ekintza hau doanekoa dela, eta 16 urtetik gorako herritar guztien partaidetzari irekita dagoela.

Edonola ere, informazio gehiago edo izena eman nahi dutenek 943 192 560 edo 697 444 074 telefono zenbakietara dei egin edo ostolaza@deba.eus helbide elektronikora mezua bidali dezakete.

Aldaketak ordutegian

Aste Santuko oporraldia dela eta, Ostolaza Udal Liburutegiak ordutegi berezia izango du datozen egunotan. Hala, datorren ostiralera bitartean, helduen liburutegia 9:00etatik 14:00etara bitartean egongo da irekita bakarrik; eta haur eta gazteen liburutegia 10:00etatik 13:00etara.

Era berean, liburutegiko buzoia itxita egongo da hilaren 25etik 27ra bitartean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Uxue Alberdiren 'Hetero' liburua aztertuko dute 30ean egingo den irakurketa klubaren saioan