Borrar

Deba

Udalak herritarrek errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du

J. L.

deba.

Martes, 1 de abril 2025, 19:50

Debako Udalak herritarrek 2024ko errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko kanpaina abiarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta UEMArekin elkarlanean. Iaz bezala, kanpaina hori Aldundiak sustatutako 'Ogasunarekin euskaraz!' kanpainaren osagarri izango da.

Gipuzkoan atzo ekin zitzaion errenta kanpaina berriari eta Debako Udaletik gogorarazi dutenez, «errenta aitorpena aurkezteko hiru bide daude eta guztietan erabil daiteke euskara:●auto-likidazio proposamena onartzean, errenta mekanizaturako hitzordua hartzerakoan eta internetez, Zergabidea atariaren bitartez».

Urtez urte, gero eta gehiago dira errenta aitorpena euskaraz egiteko hautua egiten duten Debako bizilagunek: 2024an herrian egin ziren 3.114 errenta aitorpenetatik ia heren bat (925) euskaraz egin ziren. Horri jarraiki, aurten eta datozen urteei begira, «helburua zifra hori handitzen joatea» da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak herritarrek errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du