
Deba
Udal kiroldegiaren kudeaketa integralaren lizitazioa zabaldu da 2025-2028rakoSecciones
Servicios
Destacamos
Deba
Udal kiroldegiaren kudeaketa integralaren lizitazioa zabaldu da 2025-2028rakoA. MARIEZKURRENA
Deba.
Sábado, 26 de abril 2025, 19:59
Debako Udalak kiroldegiaren kudeaketa integralerako lizitazio prozesu berri bat ireki du, 2025-2028 urteetarako. Deialdi honek aurreko lizitazioari eragin zion administrazio-erreklamazio baten ebazpena dela eta, prozedura errepikatzeko beharrari erantzuten dio. Denbora horretan, Abilion enpresak jarraitu du zerbitzua eskaintzen, honen arduradun gisa.
Lizitazio berri honekin, Udalak, orain arte bezala, kudeaketa eraginkorra eta arreta profesional eta kalitatezkoa bermatu nahi ditu kiroldegiko erabiltzaileentzat, kirol-ingurune osasungarria eta herritar guztientzat irisgarria sustatuz.
Enpresa esleipenduna honako zerbitzu hauen arduradun izango da: Kirol jarduerak: Ziklo indoor, pilates (zorua eta reformer), aeropilates, fitboxe eta arte martzialak, H.I.P.T (Krossfit), multifitness, arraun indoorra, dantza, gimnasia gaztea eta hirugarren adinekoa, gimnasia lasaia, K-stretch, total training eta fitness eta kardio aretoetan entrenamenduen plangintza pertsonalizatua emango dira.
Erabiltzaileei arreta, sarbideen kudeaketa eta kiroldegia erabiltzeko araudia betetzea. Kobrantzen eta itzulketen kudeaketa, komunikazioen koordinazioa, sareetako presentzia, informazio-kanpainak, gogobetetze-inkestak eta barne-administrazioa euren ardura izango da.
Bestalde, jardueren eta espazioen antolaketa eta jarraipena, kirol-klubekiko harremana, bilera teknikoetara joatea, obren eta man-tentze-lanen jarraipena, giza baliabideen kudeaketa eta energia-eraginkortasuna euren gain gelditzen da.
Gainera, kirol-makinak zaintzea, konponketak, garbiketa teknikoa, kirol-guneak mantentzea eta osasun-araudia betetzea. Jarduera fisiko pertsonalizatua eskaintzea zentro mediko edo sozialetatik bideratutako pertsonentzat, haien bilakaeraren jarraipena egitea eta hirugarren adinekoena bezalako programekin koordinatzea ezin bestekoa izango da.
Kontratuak hiru urteko iraupena izango du, urtebetez luzatzeko aukerarekin eta lizitazioaren prezioa 883.187,46 eurokoa da.
Enpresa interesdunek maia-tzaren 12a arte dute beren proposamenak aurkezteko, Euskadiko Kontratazio Publikoko Plataformaren bitartez. Pleguak eta dokumentazio guztia Debako Udalaren kontratatzailearen profilean daude eskuragarri.
Kiroldegiko ordutegia astelehena, asteazkena eta ostiraletan goizeko 08:30etik 12:30era eta arratsaldeko 15:00etatik 21:30era izango da. Asteartea eta ostegunetan, 08:30etik 21:30era. Larunbatetan 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta igande eta jai egunetan 09:00etatik 13:00etara.
Era berean, kiroldegia itxita egongo da abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1, 5 eta 6an, baita abuztuaren 15etik 22ra bitartean ere (biak barne).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.