Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Auzo Udalaren hamargarren urteurrena ospatzeko prestatutako egitarauaren aurkezpeneko une bat. DV
Sorreraren 10. urteurrena ospatzeko egitaraua antolatu du Itziarko Auzo Udalak

Deba

Sorreraren 10. urteurrena ospatzeko egitaraua antolatu du Itziarko Auzo Udalak

Ekitaldi nagusia martxoaren 2an izango da herriko plazan, baina aurretik beste hainbat proposamen ere prestatu dituzte

A. Urbieta

Deba.

Sábado, 22 de febrero 2025, 20:59

Hamar urte igaro dira prozesu luze eta korapilatsu baten ostean Itziarko Auzo Udala martxan jarri zenetik (1995eko otsailaren 27an izan zen, bere izaera zehazten duen Foru Dekretuak onespena jaso ondoren) eta urteurren honi dagokion garrantzia eman herritarrak deitu eta elkarrekin ospatzeko egitaraua antolatu dute, otsailaren 26tik martxoaren 2ra bitartean.

Martxoaren 2ko ekitaldi nagusiaren atarian, bestelako proposamenak ere prestatu dituzte, jasotako ekarpenetatik. Honela, Aran Santamaria artista zumaiarrak Burugorri Ostatuko hormetan jarriko duen collage erakusketa irekiko da otsailaren 26an.

Biharamunean, Patxi Bisquert aktore eta zuzendariak sortu eta auzolanean ekoiztutako 'Ombuaren itzala' pelikula proiektatuko dute Lasturko elizan. Zuzendaria bertan izango da, eta solasaldia egingo dute bukaeran.

«Ospakizunerako egun eder bat bilakatzea nahi dugu, herritar guztiak daude gonbidatuta», azaldu du Arantza Egañak

Ondoren, otsailaren 28rako Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin bertso afaria iragarri dute Bikain Jatetxean eta dagoeneko txartelak salgai daude, 25 euroren truke. Sokamuturra ere izango da larunbat arratsaldean 16:30ean kalebarrenean, Itziarko Larrabehi Elkartearen ekimenaz.

Urteurreneko ekitaldi nagusia martxoak 2 iganderako antolatu dute Herriko Plazan. 11:30ean da hitzordua eta herritarrak deituak izan dira oroitza ospakizun honen parte izatera. Bertan izango dira urte hauetan bidelagun izandako hainbat erakunde, eragile eta lankide ere, hala nola, inguruko ordezkariak eta beste auzo udaletako arduradunak. Ekitaldian agerraldi ofiziala egingo dute Alazne Txurruka Debako alkateak, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Arantza Egaña Itziarko Auzo Udaleko alkateak. Aurretik zuzeneko musikak jantziko du goiza, eta dantza ikuskizuna eskainiko dute aurten hamar urte bete dituzten Itziarko umeek. Azkenik luntxa ipiniko da bertako produktuekin, eguraldiaz babesteko ekitaldi honetarako jarritako behin-behineko karpa estalian bertan.

Inguratutako herritarrei hagin landare bana emango zaie, gero norberak nahi duen lekuan landatu dezan.

Ekitaldiaren amaieran, 13:15etan, kanpai kontzertua izango da, Arientzako kanpai-jole eskolako kideen eskutik. Itziarko kanpandorreko kanpaiak erabiliz hainbat pieza joko dituzte, garai bateko kanpai-jole ofizioan oinarrituta eta herri ezberdinetako tradiziotik jasoak, gaur eguneko ikuspegi berritzailetik arituz.

Ekitaldiaren izaera instituzionalaren gainetik, «ospakizunerako egun eder bat bilakatzea nahi dugu, herritar guztiak daude gonbidatuta, batez ere, herritarren gogo, borondate, aldarrikapen eta esfortzu nekaezina izan baitira Itziar auzo udal bilakatzea posible egin dutenak», adierazi du Arantza Egaña taldeburuak.

Ikerketa sozioekonomikoa

Jakitera eman dutenez, ez da dena ospakizuna izango ordea. Hamarkada bateko perspektiba baliatuz, lehendik iragarria zuten ikerketa sozioekonomikoa burutuko dute udaberritik aurrera. Hauxe izango dute hain zuzen ere urtean zeharreko egitasmo nagusia.

«Dagoeneko hamar urte bete ditu Itziarko Auzo Udalak, denbora honetan eragile administratibo gisa sendotuz joan gara eta bistakoak dira egindako lanaren emaitzak. Hala ere asko dago hobetzeko oraindik, eta ezinbestekoa da erakunde nagusieko lankidetza batetik eta herritarrekiko harremana, bestetik». Dagoeneko hirugarren legealdia dute, hala ere gogoan dituzte oraindik «hasierako arazo eta oztopoak. Bidea ez da erraza izan, baina uste osoz egin dugu aurrera». Batez ere joan den legealdian Debako Udalaren eta Itziarko Auzo Udalaren artean aho batez adostutako hitzarmena goraipatu dute. «Horrek jardueraren normalizazioa ekarri digu eta, gaizki ulertuak uxatuz, esku artean genituen hainbat proiektu garatzeko bidea erraztu digu».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sorreraren 10. urteurrena ospatzeko egitaraua antolatu du Itziarko Auzo Udalak