Borrar

Deba

Itziarko Auzo Udalak hilean behineko ohiko Osoko Bilkura egingo du gaur

J. L.

deba.

Miércoles, 9 de abril 2025, 20:53

Itziarko Auzo Udalak hilean behineko ohiko Osoko Bilkura egingo du gaur (18:00etan) Apaizetxean. Bertan itziartarren ordezkariek hamar gai jorratuko dituzte.

Saioa hasteko aurreko bilkurari dagokion aktaren zirriborroa onartu eta alkatetza dekretuen kontrola egingo da.

Horren ondoren Lasturko aterpetxeari lotutako bi gai jarriko dira mahai gainean: batetik, ekipamenduko galdara berritzeko 7.399 euro bidera-tzea; eta bestetik, «aterpetxearen emakida zerbitzua espedientea onartzea, 5 urteko epealdiarekin eta beste 5 luza-tzeko aukerarekin».

Jarraian Auzo Udalaren X. urteurrena ospatzeko ekitaldi sorta Eusko Jaurlaritzak landa eremuak dinamizatzeko ematen dituen 'Ekintza bereziak' laguntzetara aurkeztu dela jakinaraziko dute.

Era berean, itziartarrek mozio bat onartuko dute, «Energia Berriztagarrien Lurralde Plan sektorialaren behin behineko dokumentuan justifikaziorik gabe eta modu irregularrean eginiko aldaketen aurrean»; eta hainbat diru partida emateko erabakia hartuko dute. Andutz dantza taldeari 5.000 euro emango dizkiote Erromeri eguna antolatzeko, Burugorri Mar-txan elkarteari 8.500 euro udalekuak antolatzeko eta Gazte Asanbladari 1.000 euro bertso jaialdia antolatzeko.

Azkenik, Euskaraldiaren mozioa onartuko dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Itziarko Auzo Udalak hilean behineko ohiko Osoko Bilkura egingo du gaur