Deba
Herriko haurrek Aire libreko XXXII. Margo Lehiaketan parte hartu ahalko dute biharJ. L.
deba.
Jueves, 15 de mayo 2025, 20:47
Debako herriguneak Udalak, Kultur Elkarteak eta Haitz-Haundi elkarte artistikoak elkarlanean antolatzen duten Aire Libreko XXXII. Haur Margo Lehiaketa hartuko du larunbat honetan.
Debarren Eguneko festaren baitan antolatuta, sariketa honetan Deban bizi diren edo ikasten duten 1 eta 16 urte bitarteko haur guztiek har dezakete parte.
Edonola ere, margo lehiaketan parte hartzera animatzen diren neska-mutilek udaletxeko arkupean jaso eta entregatu beharko dituzte laminak goizeko 09:30etik 12:30era bitartean. Sari banaketa, berriz, 17:00etan egingo dute, kultur elkarteko areto nagusian.
Lau kategoria
Debako Aire Libreko XXXII. Haur Margo Lehiaketak adinaren araberako lau kategoria izango ditu: 1-5, 6-9, 10-12 eta 13-16 urte bitartekoentzat.
Parte-hartzaile guztiek «banaka eta aire zabalean» egin beharko dituzte beren lanak. Gainera, «ezinbestekoa izango da antolakuntzak bihar bertan banatuko dituen laminak erabiltzea, eta aurkeztutako lanak epaimahaiak baloratuko ditu».
Gehienez, talde bakoitzeko hiru irabazle izango dira, eta Kultur Elkartean entregatutako laminen atzealdean parte hartzailearen izen-abizenak idatzi beharko dira. Udalak haurrei dei egiten die kolorez eta irudimenez betetako egun berezi honetan parte har dezaten.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.