Borrar

Deba

Haurreskolak asteartean irekiko du 2025-2026 ikasturterako matrikulazio-epea

J. L.

DebA.

Sábado, 19 de abril 2025, 20:47

Udalak jakinarazi duenez, herriko Haurreskolak datorren asteartean irekiko du 2025-2026 ikasturterako matrikulazio-epea, 2024an eta 2025ean jaiotako haurrentzat.

Hori dela eta, seme-alabak Debako Haurreskola publikoan matrikulatu nahi dutenek apirilaren 22tik maiatzaren 9ra bitartean izango dute horretarako aukera.

Matrikula telematikoki edo Angulero kaleko 2. zenbakian kokatuta dagoen Haurreskolan bertan egin ahalko da.

Hori bai, zalantzaren bat argitu nahi dutenek 943 192 081 telefono zenbakira dei egin edo deba.deba@haurreskola.eus helbidera idatzi dezakete.

Hilaren 28an, ate irekiak

Debako Haurreskola publikoak doaneko zerbitzua eskaintzen du 0-2 urte bitarteko haurrentzat eta bere helburuak «kalitatezko hezkuntza goiztiarrerako sarbidea erraztea eta txikienen garapen integrala sustatzea» dira.

Edonola ere, Haurreskolaren hezkuntza proiektua eta instalakuntzak ezagutu nahi dutenek horretarako aukera izango dute hilaren 28an egingo den ate irekien jardunaldian. Egun horretan Haurreskola 16:30etik 18:00etara bitartean egongo da irekita.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurreskolak asteartean irekiko du 2025-2026 ikasturterako matrikulazio-epea